Arrantza gabeko eremua

Itsas goraren lerrotik 500 metroko zona, honako hauen artean:

  • a) iparrean, Getariko portuaren iparreko kai muturra, honela seinalatua: A puntua (mendebalde longitudea: 1° 36′ 30.78″ – ipar latitudea: 43° 25′ 39.59″)
  • b) B puntua (mendebalde longitudea: 1° 36′ 46.63″ – ipar latitudea: 43° 25′ 50.59″)
  • c) C puntua (mendebalde longitudea: 1° 36′ 59.55″ – ipar latitudea: 43° 25′ 48.57″)
  • d) D puntua (mendebalde longitudea: 1° 37′ 22.46″ – ipar latitudea: 43° 25′ 40.88″)
  • e) E puntua (mendebalde longitudea: 1° 37′ 28.96″ – ipar latitudea: 43° 25′ 29.15″)
  • f) hegoan, Zenitz hondartzaren hego muturra (Donibane Lohizune), honela seinalatua: F puntua (mendebalde longitudea: 1° 37′ 20.58″ – ipar latitudea: 43° 25′ 18.13″)

Debeku hori ez zaie ezartzen sare arrunt zuzenaz egiten den arrantzari, kanabera arrantzari ez eta itsas belar hondakinen bilketari, salbu Akitania Berriko eskualdeko prefetak ezarri debeku aldietan.Indargabeturik da Getaria eta Donibane Lohizuneko itsas hegiaren parean egiten den itsas arrantza arautzen zuen 2020ko abuztuaren 30eko 197 zk prefet erabakia.Hego Atlantikoko eskualdearteko zuzendariak eta Pirinio Atlantikoetako lurraldeen eta itsasoaren departamendu zuzendariak dute, zein bere esparruan, Akitania Berriko Eskualdearen prefekturaren administrazio egintzen bilduman argitaratuko den erabaki honen betearazteko ardura.

Getaria eta Donibane Lohizuneko herrien itsas hegiaren parean itsas arrantza arautzeko prefet erabakia(francesez, pdf - 3Mo)

Itsas arrantza debekaturik da hemen beherean zedarrituriko zonan.
(Sartu testu transkripzioan)