Elkarteen aurkitegian diren Getariko elkarteak webgune honetan banan-banan ezartzen ari gara.Webgunean agertu nahi baduzu, e-mezua igor ezazu hona mairie@guethary.fr.
-
Kirol elkarteak
Urkirola Surf Club
Itsasoan bizitegi eraikina – 3 PK
urkirola@orange.fr
www.facebook.com/urkirolasurfclub/
Getariko surf kluba 1967an sortu zen. Kideek Getarian eta Parlementian partekatzen dute surf zaletasuna, jarduera horren inguruan arduraz jokatuz, hala kirolean bertan nola ingurumenari dagokionean ere. -
Terre d'O
Trinketeko bidea 680
06 63 38 95 85
sandra.terredo@gmail.com
www.terre-do.com -
Tennis Club Guéthary
Trinketeko bidea 449
05 59 26 56 16
tennisclub.guethary@orange.fr
www.tcguethary.com
Getariko Tenis Kluba 1967ko ekainaren 11n sortu zen. Tenisean eta padelean aritzeko aukera eskaintzen dizue, zuhaitzak dituen ingurune batean, zoladura gogorreko hiru zelairekin, zoladura sintetikozko zelai batekin (classic clay) eta bi padel zelairekin. Zelai horietako bost argiztaturik dira. -
Olharroa
De Gaulle Jeneralaren hiribidea 288
05 40 39 29 49
olharroa@sfr.fr
Getariko Olharroa 1922an sortu zen. Sortu zenetik, Olharroak titulu anitz irabazi du eta beste berriak ere lortzea espero du, gazteen formakuntza lanarekin jarraituz. Olharroa herri barneko frontoi ederrean aritzen da jokoan, bai eta Haizburu udal trinketean ere. -
Les Naiades
Haizeak karrika itsua 125
06 64 39 71 74
nicole.degert@orange.fr
«Les Naiades» ur gimnastika kluba, bakarrik emakumezkoentzat Ur gimnastika eta aquapalming saioak Ikastaroak igerizain sokorrigile kalifikatuek dituzte ematen Igerilekuaren kokagunea: Vacanciel Guéthary -
Animazioak
Beti Ari Animations
De Gaulle Jeneralaren hiribidea 450
06 37 39 60 09
betiari.guethary@gmail.com
Besta eta kultura animazioen dinamizatu eta sustatzea, Getaria ahal beste ezagutzera emateko, betiere herriaren nortasuna eta izpiritua atxikiz, bizi kalitatea agerian emanez, gizarte lotura sendotuz eta belaunaldi orotako getariarrak elkartuz. Elkarteak elkarretaratu eta koordinatzea, duten animazio zereginean laguntza ematea, beren jardunerako dituzten beharrak bateratuz. Ekitaldiak sortzea eta animazioak herriko elkarte ehundurarekin elkarrekin sortzea -
Zerbitzuak
Sel Agora
06 52 24 05 91
christine.bordry@laposte.net
Zerbitzuen, ondasunen edo jakintzen trukaketak urririk -
Ondare eta kultura elkarteak
Scenitza
scenitza.theatre@gmail.comLxatzea, ausartzea, harritzea, ikastea... Ez ote da emozioen partekatzeari berriz ekiteko garaia, konfiantza (ber)eskuratzeko garaia, libertitzeko garaia? Gorputzaren eta ahotsaren adierazpena garatzeko, nor bere buruarekiko eta besteekiko konfiantza bultzatzeko. Aisetasun zonatik jalgitzea baino, zona hori pixkanaka zabaltzea xerkatzea. non pas à sortir de sa zone de confort, mais à progressivement l’élargir.
-
Syndicat des Gens de Mer
Haize Geriza lokala – Getariko portua
06 74 53 00 33
Getariko itsas jendeen elkartea gure portutxoa biziaraztera emana da, gure arbasoen itsas arrantzaren tradizioa aisialdiaren alorrean atxikiz. Itsas Jendeak biziki atxikiak dira gure herriaren leku enblematiko horren balioan ematera. -
GRAAC – Guéthary-Résidences-Arts-Ateliers-Cinéma
Eliza karrika 77
06 08 41 41 16 (Mme VESSOT Christelle)
graac.guethary@gmail.com
www.getarienea.comGRAAC elkartearen proiektua arte diziplinak gurutzatu eta ororentzako kulturako talde esperientziak biltzen dituen bizi lekua egitea.
-
Getaria
Merkatuaren karrika itsua
06 84 32 88 47
getariataldea@gmail.com
Getaria Taldea
Badira hogei urte GETARIA dantza taldea euskal kultura eta ohitura zaharrak, bai eta musika eta kantua ere, balioan emateko xedearekin aritzen dela lanean. -
Lagungarri
Uhanderea eskola – Trinketeko bidea 737
lagungarri@gmail.com
Groupe Facebook
Lagungarri elkartea Getariko ama eskolako eta lehen mailako eskolako ikasleen guraso bolondresek osatzen dute. Irakasleen proiektuetara loturiko heziketa, kultura edo kirol jarduera guztiak osoki edo zati batean diruztatzeko helburua du. -
Les amis de Getari Enea
Eliza karrika 77
getarienea.amis@gmail.com
www.lesamisdegetarienena.com
Getarin sortu zen, 2016 hondarrean Les Amis de Getari Enea - Getari Enearen Adiskideak elkartea. Irabazi asmorik gabeko 1901 legepeko elkartea da eta asmo nagusia herriaren zinemagela zaharraren berriztapena du, urte osoan zehar orori zabalik izanen den kultura anitzeko lekua sortuz. -
Ideki
De Gaulle Jeneralaren hiribidea 288
05 59 54 83 29
IDEKI elkarteak Age d’Or delakoaren lekua hartu zuen 2009ko urtarrilean. GETARIren zale guztiei da zabalik, adin orotakoei, aspaldiko herritarrei nola etorri berriei. -
Les Amis du Musée
De Gaulle Jeneralaren hiribidea 288
05 59 54 73 28
amguethary@sfr.fr
Getariko Museoaren Adiskideak elkarteak 2017an ospatu zituen bere hogeita hamar urteak eta museoaren garapena sostengatzeko, bertako bildumak joritu eta ezagutzera emateko xedea du, betiere kultura animazioaren beste zenbait alorretan ere arituz: zinema, musika, literatura. -
Getaria Orroitzen
De Gaulle Jeneralaren hiribidea 288
07 17 77 97
getaria.orroitzen@gmail.com
Getaria orroitzen elkartearen xedea lehen nagusiki arrantzaren eta laborantzaren inguruan gauzatzen zen herriaren historia kontatzea da, bai eta orain batez ere turismoari loturik den bilakaeraren jarraipena egitea. -
Musika elkarteak
Bihotzez - Choeur d'hommes de Guéthary
De Gaulle Jeneralaren hiribidea 288
05 59 54 99 55
bureau@bihotzez.com
Bihotzez Abesbatza, Getariko gizon abesbatza da eta hogeita hamar bat abeslarik dute osatzen, lau ahotsetan banaturik. Isabelle Ainciart, abeslari eta kantu irakasleak darama, 2014az geroztik, abesbatzaren zuzendaritza. -
Festival Classic à Guéthary
06 98 43 60 58
classicaguethary@gmail.com
Aurèle Marthan pianistak asmatu du Classic à Guéthary deitu ganbara musikako nazioarteko festibala, interprete handien belaunaldiarteko giro atsegineko hitzordu gisa, ganbara musikaren atsegina elkarrekin partekatzeko euskal kostaldeko ingurune bakana dugun herri eder-eder honen erdian. -