Albert LARROUSSET lehen mailako eskola
Herriko ikastetxean ama eskola eta lehen mailako eskola ditugu.
Trinketeko bidea 737
64210 GUETHARY
Tél : +33 5 59 26 52 80 / +33 6 30 97 23 47
Adresse mail : ce.0640887s@ac-bordeaux.fr
Site Internet de l’école Albert LARROUSSET

Nola eman dezaket ene haurraren izena?
Zure haurraren izena eskolarako ematea oso erraza duzu.
1 - Eskola zuzendariarengana jo ezazu (e-postaz edo telefonoz)
Hitzordu bat emanen dizu eskolara etorri eta zure haurraren edo zure haurren eskolatzeaz mintza zaitezen eta haurra ikastetxean har dezaketela ziurta dezazun.
2 - Gero, zatoz Getariko herriko etxera honako hauek ekarriz:
- Eskolako aurre-izen-emate orria (betetzekoa)
- Familia liburuxka
- Bizilekuaren ziurtagiria (6 hilabete gabekoa)
- Izen emate gutuna
- Alde egite ziurtagiria (eskola aldaketa baterako).
Eskola jantokia, AGAZ eta eskolaldi inguruko haurtzaindegia
Eskola jantokia herriaren kargu da herriko eskolan bertan. (dituzun aukerak herriko etxean izena ematean ikus itzazu))
Apairuak bero atxikiz dakartza BERTAKOA janari prestatzaileak
Argibide gehiagorako
Familien ataria
Hemen beherean dituzu familien atarian izena eman eta erabiltzeko behar dituzun dokumentuak:
Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-gunea
«À petits pas» deitu lehen haurtzaroaren bitartekaritza-guneak honako 5 herri hauei ematen die zerbitzua:
- Ahetze
- Azkaine
- Ziburu
- Getaria
- Donibane Lohizune
Zure haurren zaintzeko baliabide baten atzemateko urraspideetan laguntzeko, gurasoak eta etxe haurtzainak ematen ditu harremanetan.
Gurasoei lurraldean diren etxe haurtzainen zerrenda eskuratu eta libre dituzten orduak jakiteko aukera ematen die. Gainera, etengabeko formakuntzak eskaintzen dizkie haurtzainei, bai eta profesionalak eta haurrak taldean topatzeko guneak ere, haurrak taldean izatera ohitura daitezen ingurune segur eta konfiantzazkoan.
Argibideak
Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-gunea Lehen Haurtzaroaren Saila
Itxaka hiribidea
64500 Saint-Jean-de-Luz07 63 59 42 26
rpe.apetitspas@saintjeandeluz.fr
Page du relais petite enfance "à petit pas"