ESCAPE GAME - Zinema

Sailak/Tags
    Irekitzea Hestea raz
    Irekitzea Hestea raz

    2026/12/01, 11:00etatik

    Azaroaren 1ean, igandea, 11:00etan | ESCAPE GAME : LAMINAKEN GRIMOIRA

    Euskal Herriko oihan zahar batean, denek gordean, laminen herri bat bada. Izaki txiki horiek aspalditik zaintzen dute natura. Baina gaur egun, arriskuan dira...

    Norbaitek oreka hautsi du; gizaki batek haien liburu magikoa hartu du, sekreturik handienak dituena. Liburu hori zabaltzen badu, laminakek beren etxea utzi eta betiko joan beharko dute...

    45 minutu dituzue haien mundua ezagutzeko, lapurra atzeamateko, bere etxera sartzeko, liburua berreskuratzeko eta laminaken historia salbatzeko. Baina kaxu... sekretu batzuk ez dira errexki hartzen!

    Prest zirezte abentura hortarako?

    NeoArcane-ekin, 5 laguneko taldeka (heldu bat eta 4 haur).

    Argibideak eta izen-emateak 05 59 22 50 85 zenbakian edo Getari Enea zineman bertan.