EUSKARAREN URTAROA 2026
Azaroaren 6tik abenduaren 3ra, 50 Herriko Etxe, elkarte eta eragileekin partaidetzan, Euskal Elkargoak ehun bat ekitaldi proposatzen ditu lurralde osoan: ikusgarriak, zinema eta musika tailerrak, kirol saioak, mintzaldiak, euskara ikasteko lehen urratsak, bisita gidatuak… Egitarau anitza, adin eta gustu guzientzat. Hainbat aukera egunerokoan euskaraz bizitzeko.


