Biarritzen bizi da eta han lan egiten du.
Bere obretan argiaren hedapena esploratzen du, berea duen teknika originalaren bidez.
Mezurik eta sinbolismorik gabe, MATHIEU PIFFETEAUREN margolanek edertasunaren kontenplazioa dute helburu, kolorearen eta efektu optikoen boterearen bidez.
“Op Art” mugimenduari loturik, olio-pintura erabiltzen du prozesu urri eta zehatz batean.
Prozesu horrek lan anitz galdatzen du, egunak, hilabeteak berdin, argia margolanean zabaldu aitzin.
Museoan aurkeztu obra guziak erakusketa honetarako sortu ditu.

