Getariko hondartzak

Orrialde honek helgarritasun arazoak dituzten euskarri digitaletarako estekak ditu (kanpoko webguneak, telefonorako Kalilo aplikazioa). Ahalmen urritasunen batengatik arazoak badituzu, herriko etxera dei ezazu, honako telefonora: 05 59 26 57 83 edo e-mezua igor ezazu hona: mairie@guethary.fr

Getariko itsas hegian, leku babestuak dituzu, gune bikainak, surferako eta lerra kirol orotarako egokiak, bai eta bainatzeko eta oinez ibiltzeko ere. Getariko hondar edota uharri hondartzek lasaitasun eta zinezkotasun xerka diren guztiak liluratuko dituzte (abuztuan bertan ere bai!)....

Bainu urak

Bainu uraren kalitate bakteriologikoaren berri, egunero, Kalilo aplikazioaren bitartez (android eta iOS bidez).Euskal Elkargoak abian eman duen aplikazio digital horrek euskal kostaldeko eta Senpere aintzirako hondartza bakoitzaren bainurako baldintzak ezagutzeko aukera ematen du: bainu uraren kalitatearen arabera, hondartza zabalik ala hetsirik den; itsas baldintzen arabera, banderatxoak zein kolore duen; zaintza ordutegiak; hondartzaren eguraldi baldintzak (airearen tenperatura, UV indizea, haizea, sagailoa), eta dauden zerbitzuak (jarduerak, helgarritasuna, komunak).


Informazioa egunean zehar eta egunero eguneratzen da.

Urririk da, eta lau hizkuntza hauetan eskuragarri: frantsesez, euskaraz, ingelesez eta espainolez. Bainu uraren kalitate hobearen alde kolektibitateak egin dituenak gogoratzen ditu, eta Euskal Elkargoak eta bere partzuerrek, herriek eta Rivage Pro Tech deiturikoak antolatu baliabidea osatzen du.Gure hondartzen analisiak webgune honetan ikus: baignades.gouv.fr

Zoom bainu uraren kalitatearen gainean

Euskal Hirigune Elkargoa bere lurraldeko hondartzen bainu uraren kalitatea hobetzen saiatzen da, europar araudia bete eta bainulariak babesteko.

Zenitzeko badia

En empruntant , vous longerez la plage de Cenitz et découvrirez la faune et la flore d’un site classé Conservatoire du Littoral.

Située entre Guéthary et St Jean de Luz, surveillée en période estivale, cette plage séduira les amoureux d’espaces naturels.

Plage de sable et galets, les surfeurs de tout niveau pourront surfer sur les vagues droite et gauche. Zone de baignade surveillée en saison côté Saint Jean de Luz.Zenitzeko hondartzaren luzeran ibiliz, Itsas Babesleku sailkaturiko gune baten aberedi eta landaredia ezagutuko duzu.Getaria eta Donibane Lohizuneren artean kokatua, udan zaintzapean da eta naturaguneen zaleak liluratuko ditu.Hondar eta uharri hondartza da eta maila orotako surflariak aritu ahalko dira eskuin nola ezker aldeko uhinetan. Donibane Lohizuneren aldean, udaldian, zaintzapean da bainua.

Harotzen Kosta "Alcyons" deitua

Badia ttipi baten hondoan ezkutatua, familientzako oso-oso egokia da.Itsas beheretan, itsasoak gibel egin eta urmael bat uzten du, non haurrak arriskurik gabe bainatzen ahal dira (betiere zuen zaintzapean) eta arroketan karramarroak eta izkirak ikusten.Zaintza gabeko hondartza da


Portuko hondartza

Hondar fineko hondartzatxoa, senitartean ezagutzeko modukoa; Getariko portuaren ondoan da eta euskal kostaldearen gaineko ikusmira ederra eskaintzen du.

Zaintza gabeko hondartza da.

Parlementia

Aldi berean Getarian eta Bidarten kokaturik da; hondar fineko hondartza hori udaldian zainpean da.

Surflarien topalekua da eta hango uhin ospetsuen gainean ikusi ahalko dituzue dantzan.


Itsasaldien ordutegia

Itsasaldien ordutegien esteka