Hauteskundeak

Bozkatzeko, hautesle zerrendan izena emanik behar duzu izan. Frantziar herritartasuna duen oro, 16 urtetan errolda urraspidea egin badu, legalki adinez nagusi izatera heltzean (18 urterekin) galdetu beharrik gabe izanen da bizitegi nagusia duen herriko hautesleen zerrendan sartua. 
Izena eman nahi baduzu, herriko etxearen harlekura joan zaitez edo linean emazu izena.  

Linean edo herriko etxean izena emateko ekarri behar dituzun agirien zerrenda:

  • Zure nortasun agiria    
  • Zure izena dakarren bizileku frogagiria 

Herriko etxean izena emateko:   

  • Izena emateko,  cerfa n°12669 inprimakia eskura ezazu (inprimagailurik ez baduzu, herriko etxean eskura dezakezu). 
ILinean izena emateko:

  • Linean izena emateko, zoaz France Connect gunera
  • Zure hautesle txartela posta arruntaz igorriko zaizu etxera urtean.

Izena emateko eskaria egin eta hauteskunde eguna baino lehen ez baduzu hautesle txartela jaso, jakin ezazu zeure nortasun txartelarekin bozka dezakezula.