Getariko Turismo Harrera Bulegoak herriaren bisita gidatua proposatzen du “Marineletatik Art Deco-ra”2025eko uztailaren lehenetik irailaren 16 bitartean, asteartero, 11:00etan (iraupena = 1h)
- Erreserba egin behar da : linean edo Getariko Turismo Harrera Bulegoan
- Tarifak: 6 € helduak, urririk 13 urte artekoak
- Tarifa murriztua 5 €: langabeak, RSA onuradunak, ahalmen urritasunaren bat dutenak (frogagiriarekin)
Azalpenez lagunduriko ibilketa horretan, itsasoari buruz den herri honen historia ezagutuko duzue. San Nikolas eliza, itsas hegiko Art Deco obrak, euskal estiloko etxeak; arkitektura jori eta anitzaren xarmaz ohartuko zarete.
Itsas iragana ahantzi gabe, herria atzo eta egungo euskal itsasturien historiaren lekuko baita.