Herritar errolda

Frantziar herritartasuna baduzu, 16 urteak bete dituzunean erroldatu beharra duzu. 
Linean egin dezakezu, site service-public.fr edo herriko etxean: 05 59 26 57 83. 

  Ekarri beharreko agiriak:

  • Nazio nortasun agiria edo indarrean den pasaportea 
  • Egunean den familia liburuxka 

Behin betebehar hori bete duzularik, erroldatua zarenaren frogagiria jasoko duzu. Zenbait urraspide egiterakoan aurkeztu beharko duzu frogagiri hori (18 urte bete gabe batxilergorako izena ematean, besteak beste). 
Errolda militarraren bitartez, Administrazioak deitu zaitzake defentsa eta herritartasun jardunaldira (DHJ-JDC), eta hor, jardunaldi horretan parte hartu izanaren banakako agiria eskuratuko duzu.   

Ez bazara erroldatzen:  

  • Ez zaituzte DHJ-JDC horretarako deituko eta ezinen duzu horretan parte hartu
  • Ezinen duzu, 25 urte bete arte, agintaritza publikoaren kontrolpean diren azterketetarako (gidabaimena, batxilergoa, etab.) izena eman
  • Ez zaituzte, 18 urteak betetzean, hautesle zerrendetan automatikoki sartuko.