Hirigintza baimenen eskariak aurkeztea
2022ko urtarrilaren lehenaz geroztik, zure hirigintza baimenen eskariak honako webgune honetan aurkez ditzakezu:
- Hirigintza Agiria (HA-CU)
- Aitzinetiko Adierazpena (AA-DP)
- Eraikitze Baimena (EB-PC)
- Antolatze Baimena (AB-PA)
- Eraisteko Baimena (EB-PD)
- Bai eta Besterentzeko Asmoaren Adierazpenak (BAA-DIA)
Hirigintzazerbitzuak – urbanisme@guethary.fr
hartzen zaitu astelehen eta astearte goizetan 09:00etatik12:00etarat eta ortziraleetan 09:00etatik 12:00etarat eta 12:00etatik17:00etarat. Zerbitzua ez da eskuragarri tenore horietatik kanpo.
Proiektu bat eztabaidatu edo aurkeztu nahi baldin baduzu,zerbitzuarekin harremanetan ezar zaitez urbanisme@guethary.fr webgunearen bitartez hitzordu baten galdegiteko, proiektuaren helbideaeta helburua zehaztuz eta zure harremanetarako datuak ere.
Gainerateko edozein informazio jakiteko, lehentasuna emazkiezuastelehen eta astearte goizetako eta ortziraleetako permanentziei.
THP (Tokiko Hirigintza Plana)
Dokumentu hau betearazgarria da herrian, 2020ko martxoaren 11az geroztik, indarrean dahirigintzabaimenen instrukzioarendako.
Getariako herriaren Tokiko Hirigintza Planaren berrikuspen orokorraren prozedurarenerregularizatzea onartua izan zen 2024ko ekainaren 15ean, Euskal Hirigune Elkargoko Kontseiluaren deliberoaren bidez.
2025ekoekainaren 21eko erabakiaren bidez, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak Tokiko Hirigintza Planaren 1. aldaketa onartu zuen:
Agiri guziakaurki itzazu Euskal Hirigune Elkargoaren webgunean.
INFORMAZIOEN FITXA ESKURATZEKO GORABEHERA
Gorabehera bat seinalatua izan da Kontsultatze zerbitzuan (geoportail-urbanisme.gouv.fr),eta, horren ondorioz, informazio-fitxa (maparen ezkerraldeko leihoa) ez daeskuragarri gure herriarendako.
Geoportail-urbanisme.gouv.fr.-ekozerbitzuak gorabeheraren zergatia identifikatu du, eta laster, zuzenketa bat emanen du.
Normalerat itzuli artean, agiri guziak lotura honen bidez aurkituko dituzu : Plan Local d’Urbanisme (PLU) de la commune de GUETHARY
Arkitektura eta Ondarea Balioan emateko Eremua (AOBE-AVAP) / Ondare Bikaineko Gunea (OBG-SPR)
- Arkitektura eta Ondarea Balioan emateko eramuaren aurkezpen txostena (pdf - 4Mo)
- 1. eraskina: Arkitektura, ondare eta ingurumen diagnostikoa (pdf - 14Mo)
- 2. eranskina: Paisaia ondarearen inbentarioa (pdf - 3Mo)
- 3. eranskina: Arkitektura ondarearen inbentarioa (pdf - 13Mo)
- AOBE-AVAP araudia (pdf - 2Mo)
- Arauzko zonaketa planoa (pdf - 1Mo)
- Ondare inbentarioaren planoa (pdf - 1Mo)
- OBG-SPR/AOBE-AVAP aldaketa, 2020ko martxoaren 11z geroztik betearazlea – EHEren webgunerako esteka
Tokiko Publizitate Araudia (TPA-RLP)
Dokumentu hori 2020ko martxoaren 11z geroztik betearazlea da herrian, eta hirigintza baimenen bideratzeko da indarrean.
Elkargo Kontseiluaren 2020ko otsailaren 22ko deliberamendua (pdf - 860Ko)
Tokiko Publizitate Araudiaren (TPA_RLP) onartze dosierrera jo (zip - 4Mo)