Ingurumena

Zure hondakinen bilketa

Birziklagarri diren hondakinen eta etxe zaborren bilketa1. zona

1. Zona

ESTALO, DE GAULLE JENERALA, HARIZPE, MUGABURU hiribideak, EZPONDEN bidea, DOXENEA, HAIZPURU, ITSAS ALDE bideak, AZONBRENEA karrika itsua, SWIECINSKI KONTEAREN karrika, EDOUARD GELOS karrika, ZAPATAIN BIDEA, TINCHANT karrika eta karrika itsua

Honako egun hauetan egiten da bilketa (baita jaiegunetan ere, urtarrilaren lehenean eta abenduaren 25ean izan ezik):

  • Etxeko zaborrak: astelehenero
  • Gainestalkiak eta paperak: ostegunero


2025eko egutegia – 1. zona (pdf - 700Ko)

2. Zona

Bideak: ARROBIA, HARRI BIDEA, HIL HARRIAK, MENDI ALDE, ENPERERADORE, BEHERETA, INTA, MATXARRA, DUFAU, LAPERIA, HATXARRENEA, AHONTZ BERROA, ERREPIRA, BALDARETA BIDEA, TRINKETE; ELIZA karrika, ADRIEN LAHOURCADE karrika, ARGIA hiribidea, MARITOENEKO biribilgunea)

Honako egun hauetan egiten da bilketa (baita jaiegunetan ere, urtarrilaren lehenean eta abenduaren 25ean izan ezik):

  • Etxeko zaborrak: ostiralero
  • Gainestalkiak eta paperak: ostegunero

2025eko egutegia – 2. zona  (pdf - 708Ko)

Informazio gehiagorako

Sailkapenerako aginduen laburpena telekarga (pdf - 2 Mo)

Traste handien bilketa partikularrentzat

2 m³ baino txikiagoak

Euskal Hirigune Elkargoaren hondakinen zerbitzuak eskaintzen du, urririk, zerbitzu hori, aste bakoitietako asteazkenetan. Eskaria telefono honetan egin behar da: 05 59 57 00 00.

Konpostagailu baten emateari buruzko informazioa

LEuskal Hirigune Elkargoaren Sailkapen/Hondakin Zerbitzuak konpostagailu bat eskaintzen dizu.
Informazio gehiagorako, hona dei ezazu: 05 59 57 00 00).

Lurrustel edo konposta lore multzoak, fruitu arbolak edota baratzea ongarriztatzeko balia liteke. Poteetan dituzun landareentzako lurrustel gisa balia dezakezu ere. 

Lurrustel edo konpostaren gida  (pdf - 2Mo)

Ehunkien bilketa

Euskal Elkargoaren zerbitzuei egin diegun galdearen ondorioz, ehunkiak ekartzeko zutabe berria kokatu digute trinketeko bidearen 680 zenbakian.
J

antzi, azpiko jantzi, zapi, eskularru eta txano guztiak, izarak eta xukaderak, dafailak eta mokanesak, karrika eta kirol oinetakoak, tongak eta sandaliak, helduenak nola haurrenak, … utz litezke, garbi eta idor, zaku batean, eta oinetakoak pareka loturik.

Bainu ura

Bainu uraren bakteriologia kalitatea egunetik egunera Kalilo aplikazioari esker (disponible sur android et iOS)

Euskal Elkargoak abian emana, aplikazio digital horrek euskal kostaldeko hondartza bakoitzeko eta Senpereko aintzirako bainu baldintzak ezagutzeko aukera ematen digu: hondartza zabalik ala hetsirik den, bainu uraren kalitatearen ondorioz; banderatxoaren kolorea itsas baldintzen arabera; zaintza ordutegiak, hondartzako eguraldi baldintzak (airearen tenperatura, UV indizea, haizea, itsas sagailoa), eta zerbitzuak (jarduerak, helgarritasuna, komunak). Informazioa egunean zehar eta egun orotan eguneratzen da.

Urririk da eta honako lau hizkuntza hauetan: frantsesez, euskaraz, inglesez eta espainolez. Kolektibitateak egiten dituenen berri ematen du eta Euskal Elkargoak eta beraren partzuerrek, herriek eta Rivage Pro Tech delakoak bainatzeko ur hobea lortzeko abian eman duten baliabidea osatzen du.

Gure hondartzen analisiak honako webgune honetan atzeman itzazu: baignades.gouv.fr::