Museoa

Arte moderno eta garaikidearen museoa

Getariko museoa berrogeita hamargarren hamarkadan sortu zen 20. mende hastapeneko euskal estiloko etxe guztiz ederrean, Saraleginea etxean, Georges Clément de Swiecinski eskultorearen dohaintza kokatzeko. Funts horretan badira eskulturak, buztinkiak eta marrazki anitz

Museoaren bildumetan badira jatorrizko edizioak ere eta Paul-Jean Toulet-enak ziren gauzak, bai eta bere bizitzaren azken urteak Getarian eman zituen biarnes poetaren gutunetako batzuk ere.

1984an, erromatar aztarnak atzeman ziren Getariko geltokiaren gunean, eta jarraian egin indusketa lanek erakutsi zuten bertan erromatar goi inperioaren garaiko gazitzetegi bat izan zela. Museoaren erromatar funtsak, hilobi hilartitz bikain bat du, besteak beste.

1985az geroztik, garaiko artistak sostengatu nahirik, Getariko Museoak, maiatz eta urri artean, arte garaikideko erakusketak egiten ditu, margolanak, eskulturak edo argazkiak erakutsiz.

Saraleginea etxea antolaturiko parke eder baten erdi-erdian da kokatua Claude Viseux eta Christiane Giraud eskultoreen eskulturez eta Michel Duboscq-en buztinkietaz inguraturik.

Egitaraua : http://www.musee-de-guethary.fr/programmation/



Getariko Museoaren helbideak


Villa Saraleguinea – Parc André Narbaïts
117, avenue du Général de Gaulle
64210 Guéthary

Telefonoa : +33 5 59 54 86 37  Sakelakoa : +33 6 82 87 78 90
Harremanetarako, sasoiz at : +33 5 59 26 57 83

Webgunea : www.musee-de-guethary.fr
E-helbidea : musee@musee-de-guethary.fr

page Facebook - compte Instagram

 

Tarifak eta ordutegia

  • Helduak: 4 €
  • Getariarrak: urririk
  • Haurrak eta 26 urtez pekoak: urririk 
  • Taldeak (10 pertsonetik goiti): 2 €

Zabal orduak

  • maiatzean, ekainean, irailean eta urrian / 14:00etatik 18:00etara; hetsirik astearte eta igandeetan
  • Uztail-abuztuan / 10:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 19:00etara, eta igandeetan, 15:00etatik 19:00etara; astearteetan hetsirik

Ahalmen urritasunen bat dutenen helgarritasuna

Saraleginea jabekidegoaren sarbidetik, aparkatzea museoaren frontoian. 
Arrapala batez museoaren areto nagusira igo liteke.