Askok eskatzen duzue Getaria Taldea mutxikoetan hasteko edo hobetzeko. Getaria taldeak, beraz, mutxiko heldu klaseak eskainiko dizkizu, ostiralero, 19:00etatik 21:00etara, Haispoure gelan, urriaren 17tik goiti, ikasturtean.
80 €-ko parte hartzea galdegina izanen da: 20 € familia bakoitzeko eta 60 € pertsona bakoitzeko.
Ihauterien kari dantza klaseak aprobetxatzen ahalko dituzue 2026ko otsailaren 7an, larunbatez. Denok batera, Arpoin Xorrotxa aurkeztuko dugu, Getariako mutxikoa (Pascale Lascanoren dantza, Benoit Lamerainen musika).
Getaria Taldea zure zain dago bere klaseak partekatzeko, giro atsegin ean.