Getariar agurgarriak,
Denen segurtasuna eta osasunaren alde daramagun engaiamenduaren harira, Getariako Herriko Etxeak zenbait kanpoko desfibrilagailu automatiko (DAE) jarri ditu herrian.
Nonaurkitu?
DAE dispositiboak gau eta egunez helgarri diraeta estrategikoki kokatuak:
- Pilota plaza (leihatila) - De Gaulle jeneralaren etorbidea, 450.
- Liburutegia (postetxeko gutunontziaren ondoan) - Swicienski kondearen karrika, 74.
- Albert LARROUSSET ikastetxea (bizikleta aterpearen azpian) - Trinketeko bidea, 737.
- San Nikolas eliza (sartzeko portalea pasa ondotik, eskuinaldean) - elizako karrika, 272.
Eta laster museoko pilota plaza ttipiko gunean - Ahontz Berroa bidea, 190.

Zertarakodira?
DAE dispositiboa medikuntza tresna bat da,bizia salba dezakeena bihotzeko baten kasuan. Bihotz erritmoa aztertzen du automatikoki eta, beharrez, shock elektriko bat ematen du erritmo normal batera itzultzeko. Erabilera soila da, ahots-aginduek gidaturik.

Jestubatek bizi bat salba dezake.
Larrialdi baten kasuan, 15 edo 112zenbakira deitu, eta DAE dispositibo hurbilena erabili. Zure esku hartzeak desberdintasuna egin dezake.

