2025eko urriaren 1etik goiti, zatozte zure HerrikoEtxearen webgune berriaren deskubritzerat.
EuskalHirigunearekin partaidetzan landua Herriarteko Elgarweb proiektuaren baitan, webguneberri honek 3 helburu nagusi ditu:
Ezgaitasun batduten pertsonei hurbil errexa izan
Gune berri hau, Helgarritasuna Hobetzeko Erreferentzial Nagusiak manatzendituen baldintzak betetzen dituzten helgarritasun-arauak zorrozki errespetatuzgaratua izan da. Beraz, webgune hau osoki pentsatua izana da: ikusmen-urritasunaduten pertsonek irakurtzeko ahala izan dezaten, higitzeko zailtasunak dituztenpertsonak webgunean gaindi aise ibil daitezen teklatuaren bidez, eta nahasmendu psikikoak dauzkatenpertsonek ulertzeko ahala ukan dezaten.
Ekodiseinatua izan, eta ingurumenari kalte guti eragin
Webgune hau, zerbitzarietako biltegiratze-eremua mugatzeko gisan asmatuaizan da. Ontsalaz, zerbitzariak, zernahi elektrizitate, klimatizazio eta urkontsumitzen duten alimaleko hangar batzuetan kokatuak dira. Webgune hau aldiz,sortua izan da ahal bezain bat energia guti erabiltzeko, etasoiltasun-energetikoan eta beraz estetikoan ere: argazkiak ttipiagoak dira; arraspisuak eta energia-jaleak diren bideoak ezdira bali. Praktikotasunak ahal bezain xumeak eta funtzionalak dira.
Elebiduna izan
Azkenik, webgune honekinformazioa bi mintzairetan (Frantsesa-Euskara) eskuratzeko aukera ematen diepertsonei.
Laster arte gure webgune berrian.